Berriak
Makinaria eta materiala pilatzen hasiko dira laster eta sortu daitezkeen eragozpenen berri emango du Udalak
2024·07·30
Larraitz auzoko ekialdeko eraberritze lanei datozen asteetan ekingo zaie. Lanak egiteko esleipena jaso duen enpresa datozen egunetan hasiko da lanerako erabiliko duten makinaria eta materialak auzoan pilatzen. Lanen bilakaeraren arabera, litekeena da hainbat unetan eragozpenak sortzea. Udalak horien berri aldez aurretik emango du baina aldi berean, auzotarrei ulermena eskatu nahi zaie, lanak egin ahal izateko ezinbesteko eragozpenak izango direlako. Ondo bidean, hamaika hilabeteren buruan lanak amaituta izatea aurreikusten da.