Berriak

Atzealdea Lau t’erdiko Gipuzkoako eta Ekialde txapelketetako partida bana jokatuko da ostegunean Elorri pilotalekuan

Final hamaseirenetako kanporaketak izango dira eta 19:30ean hasiko dira neurketak

2018·05·22


Ostegunean lau t’erdiko bi partida jokatuko dira Elorri pilotalekuan. Gipuzkoako eta Ekialde txapelketetako final hamaseirenetako lehiak izango dira eta asteburuan zehar Intxurrek zazpi ordezkari izango ditu lehian bi txapelketetan, nagusien gizonezkoen mailan. Gipuzkoako txapelketako lehen fasea gainditu ez zuten pilotariek jokatzen duten txapelketa da Ekialde.

Ostegunean bi partida ikusi ahal izango dira Elorrin 19:30ean hasita. Lehenengoa Ekialde txapelketakoa izango da eta Intxurreko Zabala eta Gure Txeruko Zenekorta neurtuko dira. Bigarren partida Gipuzkoako txapelketakoa izango da eta Intxurreko Zubeldiak Lazkaoko Ruiz de Larramendi izango du aurkari.