Berriak
Atzealdea Lau t’erdiko Gipuzkoako txapelketako finalerdia jokatuko da ostiralean 19:00etan Elorri pilotalekuan
2019·06·12
Lau t’erdiko Gipuzkoako txapelketako finalerdia jokatuko da ostiralean 19:00etan Elorri pilotalekuan. Nagusien gizonezkoen mailan, Altunak Behar Zanako Urbietaren aurkakoa izango du. Txapelketa berean, alebin mutiletan, Intxurreko Muruak finala jokatuko du larunbatean Oñatin Gazteleku taldeko Segurolaren aurka. Emakumezkoen nagusien bigarren mailan, Intxurreko Tolosak Plaza Emakumeak taldeko Orbegozoren aurkako finalerdia jokatuko du. Ekialdeko txapelketari dagokionean, kadete mutilen bigarren mailan, Intxurreko Lizarribarrek finala jokatuko du hamar egun barru. Mundarroko Saralegi izango du aurkari.
Artola San Fermin torneoan
Iñaki Artolak lau t’erdiko San Fermin torneoko partida izango du ostiralean Arrigorriagan Mikel Urrutikoetxearen aurka. Alegiarrak Agirre kanporatu zuen lehen kanporaketan eta orain buruz buruko finalista izan berri den pilotari bizkaitarra izango du aurkari. Partida horretako irabazleak Oinatz Bengoetxea izango du aurkari final laurdenetan.