Berriak
Atzealdea Lau t’erdiko txapelketako final zortzirenetako partida jokatuko du astelehenean Iñaki Artolak Tolosako Beotibarren
2019·10·02
Iñaki Artolak astelehenean ekingo dio lau t’erdiko txapelketako ibiliari. Peio Etxeberriaren aurka final zortzirenetako kanporaketa izango du Tolosako Beotibarren. Iaz atarikoan kanporatua izan ostean, aurten lehen kanporaketan sartuko da alegiarra eta irabazten badu, final laurdenetako ligaxkako bi multzoetako batean izango da Ezkurdiarekin eta Bengoetxearekin batera. Artolaren eta Etxeberriaren artekoa urriaren 7an jokatuko da Tolosan 16:30ean haisko den jaialdian eta bigarren partida izango da.
Irazustabarrenak ezin finalean
Aratz Irazustabarrenak ezin izan zuen Polque torneoa irabazi. Espinalekin batera finala jokatu zuen iragan larunbatean Iruñeko Labriten eta Mata eta Iruritaren aurka 22 eta 17 galdu zuen. Markagailuan aurretik izan ziren partidarik zatirik handienean, baina azkenerako, aurkarien joa nagusitu zen.