Berriak

Atzealdea Legealdi berriko lehen osoko bilkura egingo du Udalak ekainaren 28an 19:00etan

Ohiko osoko bilkurak hilabete bakoitzeko azken asteazkenean egingo dira aipatu orduan udaletxeko pleno aretoan

2023·06·26


Ekainaren 17an kargua hartu zuen Alegiako udalbatza berriak ohiko lehen osoko bilkura egingo du asteazken honetan, ekainak 28, 19:00etatik aurrera udaletxeko pleno aretoan. Bide batez, legealdiko ohiko bilkurak hilabete bakoitzeko azken asteazkenean egingo dira ordu eta leku berean. Herritarrei osoko bilkura horiek publikoak direla jakinarazi nahi zaie, norbaitek bertaratu nahiko balu ere.