Berriak
Atzealdea Lehen mailako kadeteentzat eta jubenilentzat amaitu da Gipuzkoako pilota txapelketako aurtengo ibilia
2016·10·18
Gipuzkoako pilota txapelketako lehen faseak ari dira pixkanaka amaierara iristen. Kadeteen eta jubenilen lehen mailetako ligaxkak amaitu dira eta Intxurrek bertan zituen ordezkariak lehiaketatik kanpo geratu dira. Beste mailetako bikoteak oraindik lehian dira eta gomazko paletako neska jubenilen kasuan, bigarren mailan bigarren jardunaldia dute asteburuan eta lehen mailan ligaxkari hasiera emango diote.
Aste honetan ostegunean eta ostiralean ikusi ahal izango dira pilota partidak Elorri pilotalekuan. Ostegunean 19:30ean partida bakarra jokatuko da. Nesken gomazko paletakoa izango da eta jubenilen lehen mailan Intxurreko bi bikoteren arteko partida jokatuko da. Ostiralean berriz, 19:00etan hasiko da jaialdia eta hiru partida izango ditu. Eskuz binaka, infantilen lehen mailakoak izango dira lehen biak. Jaialdiari hasiera emango dionean Intxurre eta Gazteleku neurtuko dira eta bigarrenean Zestoa izango da Intxurrekoen aurkaria. Hirugarrena gomazko paletakoa izango da eta jubenilen bigarren mailan beste derbi bat izango dugu, Intxurreko bi bikoteren artean. Altzon, Lazkaon, Andoainen, Urnietan eta Hernanin ere ariko dira Intxurreko pilotariak asteburuan.