Berriak
Atzealdea Lehen sorospenen inguruko ikastaro bat eskainiko da martxoaren 23tik apirilaren 6ra 55 urtetik gorako herritarrentzat
2022·02·10
55 urtetik gorako herritarrek lehen sorospenen inguruko ikastaro bat jasotzeko aukera izango dute martxoan eta apirilean. Cebanc zentroak eskainiko du ikastaro hori eta martxoaren 23tik apirilaren 6ra bitartean izango da. Saioan astelehenetan eta asteazkenetan izango dira 16:00etatik 19:00etara kultur etxean eta guztira 15 orduko ikastaroa izango da, bost saiorekin. 55 urtetik beherako bi pertsona soilik onartuko dira eta gutxienez 12 pertsonako taldea osatu beharko da ikastaroa egin ahal izateko. Lehen sorospenen inguruan zerbait jakitea garrantzitsua da larrialdi egoera baten aurrean nola jokatu jakiteko.
Izena emateko epea otsailaren 14tik martxoaren 8ra bitartean egongo da zabalik Alegiako kultur etxean. Ikastaroa doakoa izango da eta interesatuek 943 65 46 98 telefonora deituta edo kultura@alegia.eus helbidera idatzita lortu dezakete informazio gehiago.