Berriak
Atzealdea Liburutegiak LH eta DBHko ikasleentzako ipuin lehiaketa antolatu du
2024·10·09
Alegiako liburutegiak ipuin lehiaketa bat antolatu du LH eta DBHko ikasleentzako. Hiru mailatan banatuko dira parte hartzaileak. LH4, LH5 eta LH6 mailetako ikasleak A kategorian ariko dira, DBH 1 eta 2 mailetakoak B kategorian eta DBH 3 eta 4 mailetakoak D kategorian. Aurkezten diren lanek aurrez beste inon aurkeztu eta saritu gabeak izan beharko dute, euskaraz idatziak eta egile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ditzake. A kategorian gehienez 75 hitzeko ipuinak izango dira, B kategorian gehienez 100 hitz eta D kategorian gehienez 150.
Gaiaren inguruan, argitalpen honekin batera dagoen irudian oinarrituriko ipuinak izan beharko dute. Txarli Gesteira alegiarrak sortutako ilustrazio bat da.
Alegiarrak diren edo Alegiako eskoletan ikasten duten gaztetxoek hartu dezakete parte lehiaketan. Lanak ordenagailuz aurkeztu beharko dira azaroaren 29a baino lehen liburutegian edo kultur etxean eta ez dute sinadurarik eraman behar. Lanak aurkezteko moduari dagokionean, bi gutun azal aurkeztu behar dira. Gutun azal itxian bi dokumentu sartu beharko dira: aurkezten den ipuina orri batean, eta bestean, egilearen datuak (izen abizenak, helbidea, telefonoa, adina, aurkezten den kategoria). Gutun azalean Alegiako I. ipuin lehiaketa jarriko da eta baita zein kategoriakoa den ere (A, B edo D kategoria).
Sariei dagokienean, kategoria bakoitzeko lehen bientzat opari-txartelak izango dira eta sariak abenduaren 20an banatuko dira. Udaletik gaztetxoak sormena lantzera eta lehiaketan parte hartzera animatu nahi dira. Oinarriei edo beste edozerri buruzko informazio gehiago nahi duenak liburutegia@alegia.eus helbidera idatzi dezake.