Berriak

Liburutegiak mailegu zerbitzuarekin zabalduko ditu ateak ekainaren 15ean

Erabiltzaileek telefonoz edo emailez eskatu beharko dituzte liburuak eta jasotzera pasatzeko hitzordua emango zaie

2020·06·09


Deseskalatze fasearen barruan, Alegiako Udala zerbitzuak berrezartzen ari da pixkanaka, beharrezkoak diren segurtasun eta higiene neurriak hartuz. Ekainaren 15etik aurrera liburutegi zerbitzua martxan izango da berriz ere, osasun krisialdiaren eraginez martxoaren 12an itxi ostean. Zerbitzua martxan jartzeko hainbat neurri hartu dira, indarrean den araudiak zehazten dituen segurtasun eta higiene arauak kontuan izanda. Horrenbestean, mailegu zerbitzua soilik eskainiko da eta horrela funtzionatuko du liburutegiak:

Eskaerak egiteko:

Telefonoz. Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara deitu ahal izango da 943 65 04 92 telefono zenbakira. Eskaera egiten denean, liburutegiko arduradunarekin liburua jasotzeko hitzordu bat adostuko da.

Emailez. liburutegia@alegia.eus helbidera idatzita egin ahal izango da eskaera eta mezua bidaltzerakoan harremanetarako telefono zenbaki bat jarri beharko da.

Erabiltzaileek maskarilarekin joan beharko dute liburuak jasotzera edo itzultzera. Hartuko diren segurtasun neurriak errespetatzea eskatzen da. Liburuak itzuli ostean desinfektatu egin behar dira eta ondorioz, litekeena da liburu batzuk erabilgarri ez egotea hainbat egunetan.