Berriak
Atzealdea Liburutegiak ohiko ordutegia izango du uztailean
Astelehenetik ostiralera 16:30etik 19:30era egongo da zabalik
2024·06·24
Alegiako liburutegiak ohiko ordutegia izango du uztailean. Horrenbestean, astelehenetik ostiralera 16:30etik 19:30era eskainiko du zerbitzua. Azken urteetan uztailean goizez egon izan da zabalik liburutegia. Zentzu horretan, norbaitek ordutegi horretan ezingo balu joan, liburutegira deitu eta liburua goizez jaso ahal izateko modua ahalbidetuko litzaioke.