Berriak

Atzealdea Liburutegiko eta gimnasioko ordutegiek aldaketa txiki bana izango dute gabonetan

Abenduaren 28tik 30era eta urtarrilaren 4ean eta 5ean izango dira aldaketa horiek

2020·12·21


Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxean dauden liburutegiko eta gimnasioko ordutegiek aldaketa batzuk izango dituzte gabonetan. Abenduaren 28an, 29an eta 30ean eta urtarrilaren 4ean eta 5ean izango dira aldaketa horiek eta horrela geratuko dira ordutegiak:

-Gimnasioa: 15:00etatik 19:00etara.

-Liburutegia: 16:00etatik 19:00etara.

Gogoan izan, bi zerbitzuetarako aurrez hitzordua hartu behar dela. Gimnasiorako txanda hartzeko 943 65 46 98 zenbakira deitu edo kultura@alegia.eus helbidera idatzi behar da. Liburutegirako berriz, 943 65 04 92 zenbakira deitu behar da 17:00etatik 19:00etara edo liburutegia@alegia.eus helbidera idatzi.

Urtarrilaren 7an bi zerbitzuek ohiko ordutegia berreskuratuko dute.