Berriak
Atzealdea Loatzo Musika Eskolak elkartrukea egingo du asteburuan Vilafranca del Penedeseko musika eskolarekin
14 urtetik gorako hainbat ikasle eta irakasle joango dira Katalunia aldera musika ardatz izango duen asteburuaz gozatzera
2025·03·20

Loatzo Musika Eskolak eta Kataluniako Vilafranca del Penedeseko musika eskolak elkartrukea egingo dute asteburuan. Loatzoko hainbat ikasle eta irakasle Katalunia aldera abiatuko dira ostegun eguerdian eta igandera bitartean bertan ibiliko dira.