Berriak

Atzealdea Loatzo musika eskolak emanaldi ezberdinak egingo ditu udaberrian Alegian

Martxoaren 31n, apirilaren 2an eta 10ean eta maiatzaren 7an izango dira 18:30ean kultur etxean

2025·03·27


Loatzo musika eskolak udaberrian eskainiko dituen emanaldien berri eman du. Eskualdeko herri ezberdinetan izango dira eta horietatik lau Alegian izango dira. Kultur etxean eskainiko dira emanaldi horiek eta 18:30ean hasiko dira. Segidan dituzue emanaldi bakoitzari dagozkion xehetasunak:
-Martxoak 31, astelehena: tronpeta, tronboia eta bonbardinoa.
-Apirilak 2, asteazkena: gitarra.
-Apirilak 10, osteguna: saxoak eta Anakruxa taldea.
-Maiatzak 7, asteazkena: kantua.