Berriak
Atzealdea Loatzo musika eskolak matrikula epea zabalik izango du maiatzaren 11tik 20ra bitartean
Musika eskolaren webgunearen bidez eman beharko dute izena interesatuek
2026·05·06

Loatzo musika eskolak zabalik izango du 2026-2027 ikasturterako matrikulazio epea maiatzaren 11tik 20ra bitartean. Interesatuek musika eskolaren webgunearen bidez, www.loatzo.eus, eman beharko dute izena. Bertan aurkituko dute eskaintzari buruzko informazio osoa. Argibide gehiagorako loatzo@loatzo.eus helbidera idatzi daiteke edo 943 69 26 19 telefonora deitu daiteke.