Berriak

Loatzo musika eskolak modu telematikoan emango ditu klaseak alarma egoerak irauten duen bitartean

Bulegoa zabalik egongo da eta klaseak gurasoekin adostutako baliabideen arabera emango dira

2020·03·18


Loatzo musika eskolak modu telematikoan mantenduko du jarduera alarma egoerak irauten duen bitartean. Musika eskolako bulegoa martxan egongo da eta klaseen ohiko funtzionamendua mantendu nahi da, egoerak ahalbidetzen duen neurrian. Horrela, gurasoekin adostuta, bakoitzaren baliabideen araberako jarraipena egingo da. Musika tailerreko, musika hizkuntzako eta abesbatzako arloetako etxeko lanak bidaliko dira emailez, ikasle bakoitzak klasea duen egunetan. Musika tresnen klaseak berriz, skype, audio grabaketak, whatsapp, bideo deiak eta antzeko baliabideen bidez eskainiko dira.