Berriak
Atzealdea

Loatzo Musika Eskolak pandero ikastaroa eta musika tailerra eskainiko ditu

Panderoa ikasi nahi dutenek irailaren 25etik aurrera eman ahal izango dute izena musika tailerrekoek hilaren 29a izango dute azken eguna

2023·09·19


Loatzo Musika Eskolak zabalik ditu edo laster zabalduko ditu ikastaro ezberdinetan izena emateko epeak. Alde batetik, panderoa ikasteko aukera eskaintzen da. Irailaren 25ean zabalduko da izena emateko epea eta urriaren 2an itxiko da. Klaseak urriaren 5ean hasiko dira eta martxoaren 21ean amaituko dira. 9 urtetik aurrerako pertsonentzat da eta 120 euroko kostua izango du. Interesatuek www.loatzo.eus webgunean eman behar dute izena.

Bestetik, musika tailerretan aritzeko aukera eskaintzen da. Haurren garapenerako tresna garrantzitsua da musika eta izena eman nahi dutenek irailaren 29a izango dute azken eguna. 943 69 26 19 telefonora deituta edo loatzo@loatzo.eus helbidera idatzita eman daiteke izena.