Berriak

Loatzo musika eskolak Xexili Eguna ospatuko du ostiral arratsaldean

18:00etatik aurrera musika eskolako ikasleek kalean emanaldiak eskainiko dituzte

2019·11·19


Azaroaren 22an musikarien eguna ospatzen da, Xexili Eguna. Loatzo musika eskolak urtero ospatu nahi izaten du data hori ikasleekin zein herritarrekin eta aurtengorako ere prest dira. Ostiralean, azaroak 22, kalera aterako dira ikasleak instrumentuekin eta emanaldi ezberdinak eskainiko dituzte herritarrentzat. Hitzordua 18:00etan da eta musikariak kaleak alaitzen ibiliko dira.