Berriak

Atzealdea Loatzo musika eskolak Xexili eguneko emanaldia eskainiko du azaroaren 25ean

16:30ean plazan izango da kontzertua eta musika eskolako ikasleek hartuko dute parte

2022·11·14


Azaroaren 22an musikarien eguna ospatzen da. Urtero bezala, Loatzo musika eskolak egun horren inguruko ospakizunak antolatu ditu ziklo batean eta aurtengoari ‘Musika han eta hemen’ izenburua jarri diote. Ziklo horren barruan, azaroaren 25ean, ostirala, musika eskolako ikasleen kontzertu bat izango da plazan 16:30etik aurrera.