Berriak

Atzealdea Loatzo musika eskolak zabalik du haurrentzako zein 65 urtetik gorakoentzako jardueretan matrikulatzeko epea

Musika eskolaren webgune bidez edo beraiekin harremanetan jarrita eman daiteke izena eta ostirala izango da azken eguna

2026·09·09


Loatzo musika eskolak zabalik du 4-7 urte bitarteko haurrentzako eta 65 urtetik gorako adinekoentzako jardueretan izena emateko epea. Haurren kasuan, 4-5 urte bitartekoei musika deskubritzeko aukera emango zaie eta 6-7 urte artekoei doinuak izendatzekoa. Adinekoen kasuan berriz, adimena eta memoria landuko dira musikarekin jolastuz. Interesatuek ostiralera bitartean eman dezakete izena Loatzo musika eskolaren webgunean edo posta elektronikoz edo telefonoz musika eskolarekin harremanetan jarrita.