Berriak
Atzealdea Loatzo musika eskolako audizioak izango dira bihar eta hilaren 10ean Alegian
Bihar perkusioa izango da eta apirilaren 10ean klarinetea, biak kultur etxean
2019·04·02

Loatzo Musika Eskola instrumentu ezberdinen audizioak egiten ari da egunotan. Instrumentu jakin batzuekin egiten diren kontzertuak izaten dira, instrumentu horiek ezagutzeko. Alegian bihar, asteazkena, perkusioko audizioa egingo da 19:00etan kultur etxean. Datorren asteazkenean berriz, apirilak 10, klarinete audizioa egingo da 18:30ean kultur etxean.