Berriak

Atzealdea Loatzo musika eskolako ikasleek gabonetako kontzertua eskainiko dute abenduaren 19an

18:00etan hasiko da emanaldia kultur etxean eta ikasle talde ezberdinak ariko dira

2022·12·16


Loatzo musika eskolako ikasleek gabonetako kontzertua eskainiko dute abenduaren 19an, astelehena, kultur etxeko areto nagusian. 18:00etan hasiko da emanaldia eta ikasle talde ezberdinak zuzenean ikusteko aukera izango da. Kontzertu horrekin emango zaio hasiera gabonetako kultur egitarauari.