Berriak

Atzealdea Loatzo musika eskolako ikasleek gabonetako kontzertua eskainiko dute astelehenean

19:00etan hasiko da emanaldia kultur etxean eta ikasle talde ezberdinak ariko dira

2023·12·15


Loatzo musika eskolako ikasleek gabonetako kontzertua eskainiko dute abenduaren 18an, astelehena, kultur etxeko areto nagusian. 19:00etan hasiko da emanaldia eta ikasle talde ezberdinak zuzenean ikusteko aukera izango da. Kontzertu horrekin emango zaio hasiera gabonetako kultur egitarauari.