Berriak
Atzealdea Loatzo musika eskolako ikasleek kontzertu bat eskainiko dute ekainaren 14an plazan
17:30ean hasiko da eta musika tailerreko kideek eta trikitilariek hartuko dute parte, besteren artean
2024·06·10
Loatzo musika eskolako ikasleek kontzertu bat eskainiko dute ekainaren 14an, ostirala. 17:30ean hasiko da emanaldi hori plazan. Musika tailerreko kideek protagonismo berezia izango dute emanaldian. Hauei laguntzen beste ikasle eta irakasleak ariko dira instrumentuekin eta hiru abesti eskainiko dituzte. Trikitilariek ere hartuko dute parte eta hauek beste hiru abesti eskainiko dituzte.