Berriak

Loatzo Musika Eskolako matrikulazio epea maiatzaren 25etik 29ra egongo da zabalik

Musika eskolaren webgunean egin behar da matrikula eta informazio gehiagorako 943 69 26 19 telefonora deitu daiteke

2020·05·20


Loatzo musika eskolak datorren astean zabalduko du 2020-2021 ikasturterako matrikulazio kanpaina. Maiatzaren 25ean irekiko da eta hilaren 29a izango da azken eguna. Interesatuek musika eskolaren webgunean egin beharko dute matrikula, lotura honetan. 4 urtetik aurrerako haurrek eman dezakete izena eta informazio gehiago nahi duenak 943 69 26 19 telefonora deitu dezake.