Berriak

Loatzo musika eskolan matrikulatzeko epea zabalik egongo da maiatzaren 17tik 23ra

Datorren ikasturterako berrikuntzak musikaren informatika eta inprobisazio tailerra izango dira

2021·05·10


Loatzo musika eskolak maiatzaren 17tik 23ra bitartean izango du zabalik 2021-2022 ikasturterako matrikulazio epea. 4 urtetik aurrerako edonork eman dezake izena eta matrikula egiteko musika eskolaren webgunera jo behar da, lotura honetan. Datorren ikasturteari begira bi berrikuntza eskainiko ditu Loatzok. Batetik musikaren informatika ikasgaia eskainiko da 14 urtetik aurrerako pertsonentzat. Bestetik, 16 urtetik gorakoek inprobisazio tailerrean izena emateko aukera ere izango dute. Argibide gehiagorako 943 69 26 19 telefonora deitu daiteke.