Berriak

Atzealdea Loatzo musika eskolaren Xexili eguneko biharko emanaldia kultur etxean izango da eguraldi iragarpena dela eta

18:00etan hasiko da kontzertua eta ikasleek kultur etxeko areto nagusian joko dute

2019·11·21


Loatzo musika eskolak azaroaren 22an Xexili Eguna ospatzeko aurreikusitako ekitaldiek aldaketak jasan dituzte eguraldi iragarpen txarra dela eta. Hasiera batean, 18:00etatik aurrera Alegiako kaleetan ikasleek emanaldi ezberdinak egitea zen asmoa baina euria egitea iragarrita dagoenez, emanaldia kultur etxeko areto nagusian izango da. Horrenbestean, 18:00etatik aurrera kultur etxean eskainiko dute kontzertua musika eskolako ikasleek.