Berriak

Atzealdea Loatzok eta Vilafranca del Penedeseko musika eskolek elkartrukea egingo dute azaroaren 6tik 9ra

Azaroaren 8an eguerdian kalejira eta arratsaldean emanaldi bat eskainiko dute Billabonan

2025·10·28


Loatzo Musika Eskolak eta Vilafranca del Penedeskoak elkartruke bat egingo dute azaroaren 6tik 9ra. Kasu honetan, kataluniarrak izango dira Euskal Herrira etorriko direnak. Egun horietan zehar ekintza ezberdinak egingo dituzte baina ekitaldi nagusiak azaroaren 8rako daude aurreikusita. Egun horretan, 12:00etan kalejira bat egingo dute Billabonan eta Zizurkilen eta 18:00etatik aurrera emanaldi bat eskainiko dute Billabonako Gurea aretoan.