Berriak

Atzealdea Lurpeko hilobietatik gorpuzkiak desobiratzeko prozesuari berrekingo dio Udalak azaro erditik aurrera

Fase ezberdinetan gauzatuko dira lanak eta epe bakoitzean dagokien familiekin zuzenean harremanetan jarriko da Udala

2023·10·16


Pandemiaren aurretik ekin zien Alegiako Udalak herriko hilerriko lurpeko hilobietatik gorpuzkiak desobiratzeko prozesuari. Pandemia iritsi zenean guztia bertan behera geratu zen baina orain lan horiei ekingo zaie. Azaroaren erditik aurrera hasiko dira lan horiek eta fase ezberdinetan gauzatuko dira. Udala jakitun da gai delikatua dela eta horregatik, familiei harreman zuzen pertsonalizatua eskainiko zaie. Epe bakoitzari ekin aurretik, behar besteko aurrerapenarekin, Udala familiekin harremanetan jarriko da prozesuaren berri emateko.