Berriak
Atzealdea Lurraldebus autobus zerbitzuak aldaketak izango ditu abenduaren 31n eta urtarrilaren 5ean
2017·12·21
Gabonetako ekintza ezberdinak direla eta, Lurraldebuseko autobus zerbitzuek aldaketa batzuk izango dituzte abenduaren 31n eta urtarrilaren 5ean. Abenduaren 31n San Silbestre krosa jokatzen da Alegian eta horren ondorioz, Tolosatik Abaltzisketara bidean 16:10ean eta bueltakoan 16:40ean Alegiatik pasako diren autobusek geraleku bakarra izango dute herri osoan. Alegi Pentsuak lantegiaren aurrean soilik geratuko dira, Fabrensa industriagunean.
Urtarrilaren 5ean, antzeko zerbait gertatuko da errege kabalgata dela eta. Tolosatik Abaltzisketara bidean 18:20an eta 19:20an pasako diren autobusek eta bueltakoan 18:50ean eta 19:50ean pasako direnek, Alegi Pentsuaken aurrean soilik izango dute geralekua.