Berriak

Atzealdea Lurraldebuseko Tolosa-Abaltzisketa autobus lineako hainbat zerbitzu eskaripekoak izango dira apirilaren 21etik aurrera

Erabiltzaileek autobusa jatorritik abiatu baino ordubete lehenago arte deitu ahalko dute 900 300 340 telefonora

2020·04·20


Lurraldebuseko autobus zerbitzuek aldaketak izango dituzte apirilaren 21etik aurrera COVID-19aren eraginez. Alegiako kasuan, Tolosa eta Abaltzisketa arteko ibilbidea egiten duen TO01 lineak dituen aldaketek izango dute eragina. Horrela, astelehenetik ostiralera eskainiko diren bost zerbitzuetatik lau eskaripekoak izango dira. Erabiltzaileek zerbitzua jatorritik abiatu baino ordubete lehenago arte deitu ahal izango dute zerbitzua eskatuz 900 300 340 telefono zenbakira. Tolosatik 7:50ean eta Abaltzisketatik 8:15ean abiatzen diren zerbitzuak normaltasunez eskainiko dira. Hortik aurrerakoak telefonoz eskatu beharko dira. Hemen telefonoz eskatu beharrekoak.

TOLOSA IRTEERA ORDUA ABALTZISKETA IRTEERA ORDUA
10:05 10:30
13:10 13:35
18:10 18:35
20:30 20:55

Apirilaren 26tik aurrera berriz, asteburu eta jaiegunetako zerbitzu hauek ere telefonoz eskatu beharko dira.

TOLOSA IRTEERA ORDUA ABALTZISKETA IRTEERA ORDUA
8:55 9:25
14:35 15:00
20:30 20:55

Azpiko loturan informazio osatua duzue.

PDF
0,1 MB
2020·04·20 Ordutegiak
COVID-19aren eraginez Alegiatik pasatzen den Lurraldebuseko TO01 lineako hainbat zerbitzu aurrez eskartu beharko dira apirilaren 21etik aurrera.