Berriak

Atzealdea Lurraldebuseko Tolosa-Abaltzisketa lineak aldaketa bat izango du apirilaren 1etik aurrera

Astelehenetik ostiralera Abaltzisketa-Alegia ibilbidea egiten duen 7:40eko zerbitzua kendu egingo da

2019·03·29


Lurraldebusek hainbat aldaketa iragarri ditu ordutegietan eta tarifetan apirilaren 1etik aurrera. Alegian eragina izango duen aldaketa TO01 lineari dagokiona izango da. Astelehenetik ostiralera 7:40ean Abaltzisketatik abiatzen zen eta Alegiatik pasatzen zen zerbitzua kendu egingo da. Informazio gehiagorako Lurraldebusen webgunera jo dezakezue, lotura honen bidez.