Berriak

Atzealdea Intxurreko pilotarien partidak jokatuko dira Elorrin bihar eta ostiralean

Ostegunean hiru partida ikusi ahal izango dira eta ostiraleko jaialdian sei izango dira

2025·11·12


Intxurreko pilotarien partidak jokatuko dira Elorrin bihar eta ostiralean. Bihar 18:00etan eskuz banakako alebin eta kadete mailetako partida bana jokatuko da eta 20:30ean kadete mailako beste bat. Ostiralean sei partida izango dira guztira 18:05ean hasita. Gomazko paletako bat eta eskuz banakako bost izango dira. Segidan duzue partida guztien zerrenda:

Azaroak 13, osteguna, 18:00etan Elorrin:

-Eskuz banaka gizonezko alebinak: Azpilikueta (Intxurre)-Lasa (Aizkorpe).

-Eskuz banaka gizonezko kadeteen bigarren maila: Mendia (Intxurre)-Elorza (LAPKE).

Azaroak 13, osteguna, 20:30ean Elorrin:

-Eskuz banaka gizonezko kadeteen lehen maila: Garaikoetxea (Intxurre)-Illarramendi (Behar Zana).

Azaroak 14, ostirala, 18:00etan Usurbilen:

-Eskuz banaka gizonezko nagusien lehen maila: Santxo (Pagazpe)-Irazustabarrena (Intxurre).

Azaroak 14, ostirala, 18:05ean Elorrin:

-Gomazko paletan binaka gizonezko nagusien hirugarren maila. Intxurre-Altzatarra.

-Eskuz banaka gizonezko infantilak: Ipentza (Intxurre)-Antia (Tolosa)

.-Eskuz banaka gizonezko alebinak: Erauskin (Intxurre)-Dorronsoro (Bergara).

-Eskuz banaka gizonezko infantilak: Luluaga (Intxurre)-Juaristi (Oteiza).

-Eskuz banaka gizonezko infantilak: Altuna (Intxurre)-Gastiain (Abantzu).

-Eskuz banaka gizonezko nagusien lehen maila: Madina (Intxurre)-Olasagasti (Behar Zana).

Azaroak 14, ostirala, 22:00etan Tolosan:

-Larruzko paleta binaka emakumezko nagusiak: Intxurre 2-Intxurre 1.

Azaroak 15, larunbata, 10:00etan Tolosan:

-Eskuz banaka gizonezko kadeteen bigarren maila: Beristain (Tolosa)-Leo (Intxurre).

Azaroak 15, larunbata, 10:30ean Urnietan:

-Eskuz binaka gizonezko kadeteen bigarren maila: Intza-Intxurre.