Berriak

Atzealdea Macicidor-Murua eta Urdangarin-Goitia I. Alegiako Pala Txapelketako irabazleak

Lehia estuak ikusi ahal izan ziren ostiralean Elorri pilotalekuan jokatu ziren finaletan

2024·01·02


Iragan ostiralean jokatu ziren I. Alegiako Pala Txapelketako finalak. Emakumezkoetan Macicidor eta Murua nagusitu ziren 25 eta 22 Balerdiren eta Kerejetaren aurkako finalean. Lehia estua izan zen markagailuak erakusten duen moduan. Gizonezkoetan ere tarte estua izan zen bi bikoteen artean. Urdangarinek eta Goitiak irabazi zuten 25 eta 23 Arregiren eta Sanchezen aurka.

Modu horretan eman zitzaion amaiera abenduaren 16an hasitako txapelketari. Sari banaketa ekitaldian Regina Sorarrain alkateak eta Andrea Larrañaga zinegotziak hartu zuten parte.