Berriak
Atzealdea Madagaskarrerako betaurreko bilketa egingo da ‘Egin zaitez ikusgai’ kanpainaren baitan
Herriko ikastetxeetan eta kultur etxean bilduko dira betaurrekoak azaroaren 30era bitartean
2024·10·17
Baobab taldeak sustatuta, ‘Egin zaitez ikusgai’ kanpaina gauzatzen ari dira hainbat herritan. Etxean ditugun eta jada erabiltzen ez ditugun betaurrekoak biltzea da helburua Madagaskarrera bidaltzeko eta edozein motakoak izan daitezke. Alegiako Herri Eskolan, Aralar Institutuan eta kultur etxean utzi daitezke betaurrekoak eta azken eguna azaroaren 30a izango da. Udaletik, herritarrak etxean dituzten betaurreko horiek ematera animatu nahi dira.