Berriak

Atzealdea Maiatzaren 13an "Nerabe digitalak pandemia garaian. Nola konektatu haiekin?" hitzaldi telematikoa jarraitu ahal izango da

Instagram, TikTok, Twitch, bideo-jokoak… Nola egin Familia-Plan Digital bat eta harreman osasuntsua sortu teknologiarekin eta gure seme-alabekin?

2021·05·07


Datorren maiatzaren 13an, Hirukide ikastetxearen eskutik formazio bideokonferentzia berri bat egingo da, Maria Zalbidea, familia hezkuntza digitalean aditua eta "Cosiendo la brecha digital" liburuaren egilearekin. Hitzaldi horretan, gure seme-alabek duten sakelakoekiko, gailu digitalekiko eta sare sozialekiko duten mendekotasunari nola aurre egin azalduko da, pandemia urte honetan areagotu egin dena.

Informazio guztia eta hitzaldirako izen-emate guztia hitzaldien MIKROSITE HONETAN duzue. Izena eman ondoren, Zoom-erako esteka jasoko duzue. Plataforma horretatik emitituko da, eta ikastetxearen Youtubeko kanalean ere eskainiko da zuzenean.

Hitzaldia gazteleraz izango da baina euskarara aldi berean itzultzeko aukera izango da, nahi duenarentzat. Hitzaldi ostean, Youtuben izango da ikusgai, gaztelaniazko zein euskarazko azpitituluekin.
Hitzaldia doakoa izango da.