Berriak

Atzealdea Maiatzaren 14an Herri Urratsera joateko autobusa antolatu du Galtzaundik

9:05ean aterako da Alegiatik eta kultur etxean eman ahal izango da izena maiatzaren 11ra bitartean

2023·05·04


Galtzaundi Euskara Taldeak maiatzaren 14an ospatuko den Herri Urrats festara joateko autobusa antolatu du. Alegiatik 9:05ean abiatuko da autobusa Bideberrietako geltokitik eta itzulera 19:00etan izango da Senperen. Interesatuek kultur etxean eman dezakete izena maiatzaren 11ra bitartean. Atariakide edo Galtzaundiko bazkideek 10 euro ordaindu beharko dute eta gainontzekoek 12.