Berriak
Atzealdea Maiatzaren 17an ‘Vademekum’ kale antzerkia eskainiko da 19:00etan kalebeherako parkean
2024·05·10
Maiatzaren 17an, ostirala, udaberriko kultur egitarauaren baitako ekintza bat izango da. ‘Vademekum’ kale antzerkia ikusi ahal izango da 19:00etatik aurrera kalebeherako parkean. Ignacio Herrerok zuzendu eta Gorka Pereirak antzezturiko obra da. 'Vademekum', liburutegi batean girotuta dagoen familia ikuskizuna da, sorkuntzarako ate bezala irakurketa sustatzen duena. Tadeo, pertsonaia bitxi zein maitagarria, irakurle amorratua da. Denbora asko ematen du liburuen irakurketan murgilduta. Orrialde bakoitzean magia eta ilusioz betetako munduetara eramaten duten milaka istorio aurkitzen ditu. Bidaia horietan irudimena, sormena eta kreatibitatea lantzeko gakoak aurkituko ditu. Ikuskizun honetan ilusioa eta magia akrobazia eta eskujokoekin nahasten dira fantasiazko mundu bat irudikatzeko.