Berriak
Atzealdea Maiatzaren 20an ‘Saguzarrak, gure bizilagunik onenak’ tailerra egingo da Mendi Asanbladak antolatuta
2023·05·05
Alegiako Mendi Asanbladaren ekimenez, maiatzaren 20an, larunbata, saguzarrak ikustera joateko tailer bat egingo da iluntzean. ‘Saguzarrak, gure bizilagunik onenak’ izeneko ekimenean parte hartu nahi dutenek 20:30ean plazan jarri dute hitzordua eta oraindik zehaztu ez den puntu batera joango dira saguzarrak behatzeko.
Bi zati nagusi izango ditu tailerrak. Lehen zatian saguzarren inguruko oinarrizko ezagutza ematen da material ezberdina erabiliz. Behin ilunuduta, paseotxo bat ematen da eta ultrasoinu detektagailuekin saguzarren presentzia hautematen da eta espezie ezberdinak identifikatzeko aukera izaten da.
Ekimen horretan izena eman nahi dutenek zabalik dute horretarako aukera. Lotura honetan duzuen formularioa bete daiteke edo kultur etxean eman daiteke. Azken eguna maiatzaren 17a izango da. Mendi Asanbladak dei egiten die herritarrei tailer honetan parte hartu dezaten.