Maiatzaren 21ean ospatuko den Langaurre Egunerako izena emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 17ra bitartean
2023·05·05
Maiatzaren 21ean Langaurre Eguna ospatuko da. Kultura batzordeak antolatu duen ekitaldi honek egun osoko egitarau betea izango du eta izena emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 17ra bitartean, asteazkena. Lotura honetan aurkituko duzuen formularioan edo kultur etxean eman ahal izango da izena. Bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du azken urteetan bezala. Hauxe izango da eguneko egitaraua:
-9:30. Mendi irteera abiatuko da Tontokaletik Marea eta Intxurrera.
-11:00. Zianotipia + ilustrazio tailerra. ‘K’ Argazki Jaialdiaren barruko ekintza. Izena aurrez eman behar da eta 5 euro ordaindu beharko dira tailerra hasi aurretik.
Ondoren, hamaiketakoa.
-14:00. Bazkaria.
Kultura batzordeak herritarrak Langaurre Egunean parte hartzera animatu nahi ditu.