Berriak
Atzealdea Maiatzaren 21ean tailer bat egingo da Alegiako Tokiko Energia Komunitateko kideentzat 19:00etan kultur etxean
2025·05·05

OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoak, Alegiako Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, herrian sortu berri den Tokiko Energia Komunitateko kideentzat tailerra antolatu du maiatzaren 21ean, 19:00tan, Kultur Etxean.
Tailerraren helburua da herriko energia komunitatearen egungo egoeraren berri izatea eta bertako kideei beharrezko jakintza eta tresnak eskaintzea da, komunitateko kide izatearen onurak eta betebeharrak ezagutu eta bete ahal izateko. Bilera horrela egituratuko da:
-Zein onura ditu Energia Komunitate batean parte hartzeak?
-Energia komunitatea bultzatzeko estrategiak.
-Herritarren parte-hartze aktiboa komunitatean.
Ekitaldi hau aukera paregabea da Alegiak aurrera egin dezan autonomia energetikorantz, baliabide berriztagarrien erabileraren bidez eta energia komunitate kutsua landuz, bai udal mailan, bai herritar mailan.
Tailer honetan parte hartu nahi duten energia komunitateko kideek, aldez aurretik izena ematea komeni da. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:
-Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: energiabulegoa@gipuzkoa.eus
-Honako telefono zenbakira deitzea: 628-532-303 (astelehenetik ostiralera. Ordutegia 9:00-17:00).
Informazio osagarria hemen.