Berriak

Atzealdea Maiatzaren 25ean ospatuko den Langaurre Egunerako izena emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 23ra bitartean

Kultur etxean edo www.alegia.eus webgunean dagoen formulario baten bidez eman ahal izango da izena

2024·05·16


Maiatzaren 25ean, larunbata, Langaurre Eguna ospatuko da. Azken urteetan egin den moduan, Udalak azpiegitura jarriko du Langaurren eta bazkaria norberak eraman beharko du. Zenbat pertsona izango diren jakite aldera, izena emateko epe bat zabaldu da. Interesatuek maiatzaren 23a, osteguna, izango dute izena emateko azken eguna. Udal webgunean dagoen formularioan edo kultur etxean eman ahal izango dute izena. Baita kaleko karteletako QR kodeen bidez ere. Izena ematerakoan, pertsona kopurua eta janaria igotzeko zerbitzua erabiliko den edo ez zehaztu beharko da.