Berriak
Atzealdea Maiatzaren 26an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako saioa izango da zinean
17:00etan hasiko da eta sei bertsolari ariko dira kantuan Saroi Jauregik aurkeztuko duen saioan
2024·05·20

Maiatzaren 26an, igandea, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako saio bat jokatuko da Alegiako zinean 17:00etatik aurrera. Sailkapen fasean da txapelketa eta lehen itzulia amaituta, bigarren itzuliari dagokion saioa izango da. Saroi Jauregik egingo ditu aurkezle lanak eta ondoko bertsolariek hartuko dute parte:
-Ane Beloki.
-Eli Pagola.
-Endika Igarzabal.
-Iker Ormazabal.
-Jon Gurrutxaga.
-Oier Etxeberria.