Berriak
Atzealdea Maiatzaren 3tik aurrera gimnasioa goizez ere erabilgarri egongo da
2021·04·28
Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxeko gimnasioaren ordutegia zabaldu egingo da maiatzaren 3tik aurrera. Orain arte, arratsaldez soilik egon da erabilgarri baina astelehenetik aurrera goizez ere erabili ahal izango da. 10:00etatik 13:00era egongo da zabalik eta ordubeteko txandak hartu ahal izango dira. Orain arte egin den moduan, gimnasioa erabili nahi dutenek aurrez hartu beharko dute hitzordua 943 65 46 98 telefono zenbakira deituta edo kultura@alegia.eus helbidera idatzita. Gimnasioa erabili nahi dutenei indarrean dauden osasun neurriak bete behar direla gogorarazten zaie, instalakuntza segurtasunez erabili ahal izateko.