Berriak

Atzealdea Maiatzaren 6an ‘Emakumeen Etxeen Elkarteak: esperientziak, kudeaketak eta ereduak’ mahai ingurua egingo da Tolosako Andragoran

18:00etan hasiko da eta Astigarraga, Donostia, Oñati eta Zumaiako emakumeen etxeetako esperientziak entzun ahal izango dira

2025·04·30


Datorren asteartean, maiatzak 6, arratsaldeko 18:00etan "Emakumeen Etxeen Elkarteak: esperientziak, kudeaketak eta ereduak" mahai ingurua izango da Tolosako Andragoran. Bertan Astigarraga, Donostia, Oñati eta Zumaiako Emakumeen Etxeetako esperientziak ezagutu, eta euren elkarteen funtzionamenduaren berri izateko aukera izango da.