Berriak

Atzealdea Maiatzaren 8an ‘Azkena eta bagoaz’ kale ikuskizuna eskainiko da plazan

19:00etan hasiko da eta Trapu Zaharra taldearen ekoizpen bat da

2026·04·29


Maiatzaren 8an, ostirala, Trapu Zaharra taldeak ‘Azkena eta bagoaz’ kale ikuskizuna eskainiko du plazan 19:00etatik aurrera. Hemen sinopsia: Onenean ez dagoen kale-antzerkiko aktore batek aretoko antzerkiarekin probatzea erabaki du. Bere helburua lortzeko, antzerki klasikoko aktore batekin elkartuko da, eta obra berri bat muntatuko du: Bost ordu Mariorik gabe. Dirua biltzeko, berriro zapalduko ditu aurreko konpainiarekin jorratutako plazak. Adin guztietako herritarrei zuzendua da.