Berriak

Atzealdea Maiatzean eskainiko den ‘Sukaldaritza begetarianoa eta beganoa modu iraunkorrean’ ikastarorako izena emateko epea apirilaren 7tik 16ra egongo da zabalik

CEBANCek eskainitako ikastaroa izango da eta interesatuek formulario bidez eman beharko dute izena

2025·04·02


CEBANCek eta Alegiako Udalak elkarlanean antolatuta, maiatzaren 5etik ekainaren 4ra ‘Sukaldaritza begetarianoa eta beganoa modu iraunkorrean’ ikastaroa eskainiko da. Saioak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira eskolako jangelan 17:00etatik 20:00etara. Ikastaroan parte hartzeko interesa duten herritarrek apirilaren 7tik 16ra eman ahal izango dute izena. Horretarako, lotura honetan aurkituko duten formularioa bete beharko da. Ikastaroa doakoa izango da.