Berriak

Atzealdea Maiatzean eta ekainean eskainiko den ‘Emozioak elikaduraren bidez kudeatzea: Sukaldaritza emozionala’ ikastarorako izena emateko epea maiatzaren 6tik 13ra egongo da zabalik

CEBANCek eskainitako ikastaroa izango da eta interesatuek formulario bidez eman beharko dute izena

2026·05·04


CEBANCek eta Alegiako Udalak elkarlanean antolatuta, maiatzaren 18tik ekainaren 22ra ‘Emozioak elikaduraren bidez kudeatzea: Sukaldaritza emozionala’ ikastaroa eskainiko da. Saioak astelehenetan izango dira 17:00etatik 20:30era. Ikastaroan parte hartzeko interesa duten herritarrek maiatzaren 6tik 13ra eman ahal izango dute izena. Horretarako, lotura honetan aurkituko duten formularioa bete beharko da. Ikastaroa doakoa izango da.