Berriak

Atzealdea Maiatzetik uda hasierara luzatuko da Udaberriko Kultur Egitaraua

Ikastaroak, dantza zein gimnasia emanaldiak, kale ikuskizunak eta beste ekintza ugari izango dira

2025·04·28


Maiatzarekin batera jarriko da martxan Alegiako Kultura batzordeak prestatu duen Udaberriko Kultur Egitaraua. Guztira 14 izango dira ekainaren 23ra bitartean eskainiko diren ekitaldiak eta herritar guztiei zuzenduriko ekintza ezberdinez osaturiko menua prestatu da. Ikastaroak, dantza zein gimnasia emanaldiak, kale ikuskizunak, ipuin kontaketak… Azpian duzue egitaraua aleturik.

Maiatzak 5-Ekainak 4
‘Sukaldaritza begetarianoa eta beganoa modu iraunkorrean’ ikastaroa.
Astelehenetan eta asteazkenetan 17:00etatik 20:00etara eskolan.

Maiatzak 13, asteartea
Liburutegia topagune: ‘Barre barra’ ipuin kontaketa Maite Francoren eskutik.
17:30ean liburutegian.

Maiatzak 15, osteguna
Euskaraldiaren hasiera. Mintza potea.
18:00etan plazan.

Maiatzak 21, asteazkena
Biodantza saioa.
18:00etatik 20:00etara kultur etxean.

Maiatzak 23, ostirala
Kale ikuskizuna: ‘Matraka ma non troppo’. Trakamatraka taldearen eskutik.
17:00etan plazan.

Maiatzak 24, larunbata
Intxurre futbol taldearen denboraldi amaierako festa.

Maiatzak 29, osteguna
Albaola Itsas Kultur Faktoriara irteera. Txintxarriak Martxanek antolatuta.

Maiatzak 30, ostirala
Gimnasia erritmikoko ikasleen ikasturte amaierako emanaldia.
18:30ean Elorri pilotalekuan.

Ekainak 5, osteguna
Dantza tailerreko haurren emanaldia.
17:00etan kultur etxean.

Ekainak 6, ostirala
Eskolako festa.

Ekainak 13, ostirala
Sutarri dantza taldearen emanaldia.
22:00etan Elorri pilotalekuan.

Ekainak 19, osteguna
Irakurle taldearen saioa: ‘Puntobobo’. Itxaso Martin Zapirain (Erein, 2024).
18:00etan liburutegian.

Ekainak 22, igandea
Corpus eguneko zahagiardoa.
Plazan.

Ekainak 23, astelehena
San Juan sua.
Aurretik zahagiardoa.

*Maiatzak 4 – Ekainak 22
Oinarri Antzerki topaketa.
Intxurre antzerki taldeak antolatuta.