Berriak
Atzealdea Martxan darrai emakume zientzialarien inguruko Interesgunea Liburutegian ekimenak
2025·02·07
Alegiako liburutegiak egitasmo berri bat jarri du martxan azken egunetan. Interesgunea Liburutegian izena du eta hainbat egun seinalaturen bueltan antolatuko den ekimena da. Egun zehatz horien inguruan dauden liburuen erakusketak jarriko dira eta irakurleek liburu horiek mailegagarri izango dituzte.
Lehen erakusketa, otsailaren 11n ospatzen den Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunaren bueltan antolatu da. Otsailaren 3az geroztik dago ikusgai liburutegian bertan eta erakustokian dauden liburuak, erabiltzaileen esku egongo dira, aurrez aipatu bezala.
Herritarrak erakusketa ikustera eta liburuak irakurtzera animatu nahi dira. Ekimen honen bidez, arlo ezberdinetako liburuei ikusgarritasuna eman nahi zaie eta egun berezi horiekin ere bat egin nahi da.