Berriak
Atzealdea Martxoaren 10etik aurrera Ama sarea ekimena eskainiko da Andragoran
Hileko lehen astelehenetan amei zuzenduriko saioak eskainiko dira 18:00etatik 20:00etara Nahia Alkortak gidatuta
2025·02·24

Tolosaldeko Emakumeen Etxeak, Andragorak, Ama sarea izeneko ekimena jarriko du martxan martxoaren 10ean. Hileko lehen astelehenetan amei zuzenduriko saioak izango dira 18:00etatik 20:00etara Andragoran bertan. Nahia Alkortak (Sabeletik Mundura) gidatuko ditu saio horiek eta jarduera horietan parte hartzeko ez da beharrezkoa jendaurrean euskaraz hitz egitea, baina bai ulertzea.